Haitiko orkestraren bisita/Visita de la Orquesta de Haití

Egun on!

Joan den asteartean bisita berezi bat izan genuen gure eskolan: Haitiko Sainte Trinité musika eskolako Orkestra. Haiekin ordutxo batzuk igarotzeko aukera izan genuen, beraien musikarekin gozatu genuen eta gure laguntza eskeini genien ahal izan genuen neurrian: partiturak, diskak, etabar. Eskola guztia ikusi zuten, baita instrumenturen bat probatu ere…  Pozik eta eskerturik joan ziren gure eskolaren aldetik jaso zuten harrerarekin, baita gu ere, haien lana eta proiektua ezagutzeko aukera izateagatik, hunkigarria bait da musikak duen garrantzia ikustea haiek bizi diren egoera zailaren barnean.

Datorren urtean bueltatzeko intentzioa dutela esan ziguten. Hala bada, hemen izango gaituzte gure ongietorririk beroena emateko prest.

Ongi izan!

Buenos días!

El pasado martes tuvimos una visita muy especial en la escuela: la Orquesta de la escuela de música Sainte Trinité de Haití. Tuvimos la oportunidad de pasar unas horas con ellos, disfrutar de su música y ofrecerles nuestra pequeña aportación en la medida en la que nos es posible: partituras, discos. etc… Visitaron toda la escuela, e incluso se animaron a probar algún instrumento. Se despidieron contentos y agradecidos por el recibimiento que se les dispensó, y nosotros también por tener la ocasión de conocer su trabajo y proyecto, pues es conmovedor ver la importancia que tiene la música para ellos dentro de la difícil situación en la que viven.

Nos comentaron que les encantaría volver el año que viene. Si así fuera, aquí estaremos para darles una cálida bienvenida.

Buena suerte!

 

 

 

Anuncios

Uda zoriontsua/ Feliz verano!

Kaixo guztiei!

Joan zaigu 2015-16 ikasturtea, ia konturatu gabe gainera. Jardueraz beteriko ikasturtea izan dugu: kontzertuak, entzunaldiak, ume txikientzako tailerrak, beste erakundeekin elkarlanak, Emusik…

Gure musika eskola oso “bizirik” dago, eta horrela mantentzea denon erronka da. Beraz orain arte izan duzuen inplikazioa eskertu nahi dizuegu (ikasle, guraso, herriko erakundeak, etabar..) eta horrela jarraitzera animatu nahi zaituztegu.

Youtuben dugun kanalean aurkitu ahal izango dituzue gure azkeneko bideoak, akaso udan zehar gure falta somatuko duzue eta 😉 …

Eskolako langile guztiok  uda zoriontsu bat opa dizuegu! Ongi izan!

 

Hola a todos!

El curso 2015-16 se despide,  casi sin enterarnos. Ha sido un curso intenso en cuanto a actividades: audiciones, conciertos, taller de bebés, colaboraciones con otros organismos de los pueblos, Emusik…

Nuestra escuela está “muy viva”, y es labor de todos que continúe así. Por ello queremos agradeceros a todos la implicación que siempre habéis demostrado hasta ahora (alumnos/as, padres/madres, colectivos de ambos pueblos, etc…) y animaros a seguir así.

Os dejamos en nuestro canal de Youtube los últimos vídeos de las actividades de nuestra escuela, para que los veáis si nos echáis de menos en verano 😉 …

Que paséis un estupendo verano, de parte de todo el personal de la escuela!

P.D.: La recaudación del concierto fin de curso solidario con Nepal alcanzó los 647€, que serán enviados inmediatamente allí. Gracias a todos!!

 

 

 

Concierto Fin de Curso/Ikasturte Amaierako Kontzertua

Kaixo!! Hementxe gaituzue, kurtso honetako azkeneko jarduera prestatzen, gure ikasturte bukaerako Kontzertua. Eskolania, Big Band eta Orkestra izango ditugu  arratsaldea haien musikarekin girotzeko prest eta ez edozein errepertorioarekin… Eta ratotxo atsegin bat pasatzeaz gain, Nepaleko herriari gure elkartasuna helaraztea lortzen badugu, a ze nolako bukaera dotorea izango duguna. Beraz, anima zaitezte, hantxe izango gaituzue zuen zai!

Hola!! Aquí seguimos, dando los últimos toques a nuestro Concierto Fin de curso. Las encargadas de ambientar esta tarde serán Escolanía, Big Band y Orquesta, y no con cualquier repertorio… Y si además de pasar un rato agradable, conseguimos hacer llegar nuestra solidaridad a Nepal, será un broche de oro para este curso. Así que animaos, os estaremos esperando!

 

collage

Kurtso amaierako Kontzertua/ Concierto de Fin de curso

Kaixo! Gaur dugu gure kurtso Amaierako Kontzertua. Oroi zaitezte, Burlatako kultur etxean, arratsaldeko 18:30ean. Ez huts egin!

Hola! Hoy celebramos nuestro Concierto Fin de Curso. Recordad, Casa de Cultura de Burlada a las 18:30. No faltéis!

CONCIERTO FIN DE CURSO

Concierto Fin de curso solidario con Nepal

Egun on,

Ekintzaz beterik egon den ikasturte honen amaieran gaude dagoeneko: entzunaldiak, ikasle-trukeak, Emusik… eta bakarrik Hastapeneko jaialdia eta kurtso amaierako kontzertua gelditzen zaizkigu.

Dakizuenez, gure eskola Vura Music proiektuarekin lotura izan du eta izaten jarraitzen du, horregatik azkeneko bi ikasturteetan kurtso amaierako kontzertuan atera genuen diru-laguntza haiei eman genien. Baina aurten, musika eskola honetan ikasi zuen ikasle baten eskaera jaso dugu, Nepalen ibili da gizaldeko lana eginez. Lehenengo pertsonan bizi izan zituen duela urte bat bertan izandako lurrikarak eta etxea, lana, eguneroko bizia… galdu zuten familiei laguntza emateko kanpaina bat jarri zuen martxan. Ikasturte amaierako kontzertuan aukera izango dugu zuzenean berak bizitako esperientzia entzuteko eta lortutako diru-laguntza emango diogun proiektua hobe ezagutzeko ere (sarrera bakoitza 3€).

Horrela, ekainaren 16an 18:30ean Burlatako Kultur Etxean zuen presentzia espero dugu. Ez ezazue galdu!!!

 

Buenos días,

Estamos ya en los últimos días de este curso que ha estado rebosante de actividades de toda clase: audiciones, intercambios, Emusik… Y ahora  ya sólo quedan el Festival de Iniciación y el concierto Fin de Curso.

Como sabéis, nuestra escuela ha estado y continúa vinculada al proyecto de Vura Music, al cual hemos destinado la recaudación de los dos últimos conciertos de fin de curso. Pero este año hemos recibido una solicitud de colaboración por parte de una antigua alumna de esta escuela, la cual ha desarrollado una labor humanitaria en Nepal. Ella vivió en primera persona los terremotos que sufrieron hace poco más de un año e inició una campaña para ayudar a las familias que perdieron sus casas y medio de vida. En el concierto tendremos ocasión de que nos cuente en primera persona su experiencia y conoceremos mejor el proyecto al que se destinará la ayuda que logremos reunir (cada entrada tiene un precio de 3€).

Así pues, os esperamos el día 16 de junio en la Casa de Cultura de Burlada a las 18:30 horas. No faltéis!!

 

Emusik

Egun on!

Heldu da, hemen dugu Emusik, Europako Musika eskolen jaialdia, bi urtean behin ospatzen dena. Aurten Donostia dugu egoitza nagusia, baina inguruan, bagaude hainbat egoitza txiki gure jaialdi partikularrak antolatzen.

Beraz, Maiatzaren 6an ospatuko dugun Kontzertuari buruzko informazioa zabaldu nahi dizuegu. Gure eskolara etorriko diren talde musikalak honako hauek izango dira:

  • Sinfonieorchester Musikschule Lüchow-Dannenberg, Alemania
  • El Carreró Escola de Música, Katalunia.
  • Escola Municipal de Música i Dansa de Santa Perpètua de Mogoda, Katalunia.
  • Escola Municipal de Música Blai Net, Katalunia.

Arratsalde berezia izatea nahi dugu, horretarako gure herriko beste taldeen laguntza eskatu dugu, jai giro polita sortzeko (Erraldoien konpartsa, Larratz Dantzari Taldea, La Campana…). Eguraldi ona eginez gero, kontzertua Udal Parkean ospatuko dugu, bestela Kultur Etxera eramanen dugu dena.

Hemen atxikitzen dizkizuet bi programa: bat arratsaldeko jarduerekin eta bestea kontzertuan joko duten taldeen errepertorioarekin. Jakin ezazue arratsalde horretan eskolan izaten diren jarduera guztiak jaialdiarako bertaratzearekin ordezkatu egiten direla.

Anima zaitezte!

Buenos días!

Ya tenemos aquí Emusik, el Festival de Escuelas de música Europeas, que se celebra cada dos años. Esta vez tiene en Donosti su sede principal, pero alrededor, un montón de pequeñas sedes estamos organizando nuestro propio festival.

Así pues, os hacemos llegar la información referente al concierto que celebraremos el 6 de Mayo. Los grupos que acudirán serán:

  • Sinfonieorchester Musikschule Lüchow-Dannenberg, Alemania
  • El Carreró Escola de Música, Catalunya.
  • Escola Municipal de Música i Dansa de Santa Perpètua de Mogoda, Catalunya.
  • Escola Municipal de Música Blai Net, Catalunya.

Queremos que sea una tarde especial, por lo que hemos pedido la colaboración de otros colectivos  de nuestro pueblo para crear un ambiente festivo (Comparsa de Gigantes, Larratz Dantzari taldea, Asociación de comerciantes La Campana…). Si el tiempo lo permite, celebraremos el concierto en el Parque Municipal, si no, trasladaremos todo a la Casa de Cultura.

Os adjuntamos dos programas: el de las actividades que se realizarán, y el del repertorio de los grupos participantes en el concierto. Sabed que las clases que se imparten esa tarde en la escuela serán sustituidas por la asistencia al festival.

Esperamos veros a todos allí, animaos!!

 

Logroñoko musika eskolarekin elkartrukea/Intercambio con la Escuela de música de Logroño

Egun on guziei!

Pasa den larunbatean gure musika eskolako Txistu taldea eta Orkestrarekin Logroñora joan ginen, bi eskolen arteko elkartrukea ospatzera. Egun dotorea igaro genuen: goizeko 11etan ailegatu eta haien eskola ezagutu eta gero, Zientzien etxera eraman gintuzten soinuari buruzko erakusketa bat ikustera. Bazkaldu ondoren, berriz ere haien eskolan, instrumentu berezien erakusketa bat Gabrielaren eskutik izan genuen… Benetan interesgarria, munduko hainbat lekutako instrumentuak ikusteko eta frogatzeko aukera izan genuelako, batzuk bitxiak benetan!

Atsedenalditxo bat eta gero, kontzertua ospatu genuen 18:30ean, gure bi taldeek eta bere banda parte hartzen zutela. Kontzertu polita eta entretenigarria, gure eskolatik joandako zenbait gurasoek ikusi ahal izan zuten bezala.

Oso, oso ongi jaso gintuzten, eta orain guk ere halaxe egiteko aukera izango dugu, maitzaren 14an haiek hona etorriko bait dira. Beraz kontzertu honekin gozatu nahi izanez gero, hona hemen informazioa:

  • Maiatzaren 14an, 18:30ean, Atarrabiako Kultur etxean, Burlata/Atarrabia-Logroñoko musika eskolen elkarrekiko elkartrukearen kontzertua (sarreren kontuari buruzko informazioa helaraziko dizuegu).

Besterik gabe, gure eskerrik handiena Logroñoko irakaslegoari, bihotzez. Baita ere Edurne, Ainhoa, Xabi eta gure ikasle guzieri haien lanarengatik.

Laister arte!

Buenos días!

Este pasado sábado viajamos a Logroño para celebrar un intercambio con la escuela municipal de música, en el que tomaron parte nuestra agrupación de Txistu (con la colaboración de otros instrumentos) y la Orquesta. Fue un día estupendo: llegamos a las 11 de la mañana y tras conocer su escuela, nos llevaron a la Casa de la Ciencia a visitar una exposición sobre el sonido. Después de comer, ya en su escuela de nuevo, tuvimos la oportunidad de conocer de mano de Gabriela  su colección de instrumentos curiosos procedentes de un montón de lugares del mundo, algunos de ellos realmente interesantes.

Después de un descanso (con obligada visita a la tienda de chuches), celebramos el concierto a las 18:30, en el que también tomó parte la banda de su escuela. Fue muy bonito y entretenido por la variedad del repertorio, como pudieron comprobar los padres de nuestros alumnos que hasta allí se acercaron.

Nos recibieron de maravilla, y ahora nosotros tendremos la oportunidad de corresponderles de la misma manera, ya que nos devuelven la visita el 14 de mayo. Para todos aquellos que queráis acudir al concierto, he aquí la información:

  • 14 de Mayo a las 18:30, en la Casa de Cultura de Villava, Concierto intercambio entre las escuelas de música de Logroño y Burlada/Villava. Os haremos llegar la información referente a las entradas.

Nada más, muchísimas gracias al profesorado de la escuela de Logroño. Y también, por supuesto, a Edurne, Ainhoa, Xabi y a nuestros/as alumnos/as por su trabajo.

Hasta pronto!