Eskolania Gayarre antzokian/ La Escolania en el Gayarre

Egun on!

Joan den larunbatean, apirilaren 1a, Eskolania Gayarre antzokian egon zen, San Martin de Unx eta Doneztebeko abesbatzekin batera, Saray elkarteak antolatutako kontzertuan. Ilusio handia genuen horrelako eskenatoki batean abesteko eta azkenean, egin dugu! Nerbioak alde batera utzita (beno, ia ia denak…) abesten lehenengoak izan ginen, gainera, errepertorio berria estreinatzen genuen eta oso pozik gelditu ginen emaitzarekin.

Hementxe uzten dizkizuet arratsalde horretako bideoak, bai?

Goza ezazue aste santuko oporraldia, eta bueltakoan lanean jarraituko dugu hurrengo aktuazioak prestatzen: musika eskolen eguna, kurtso bukaerako kontzertua etabar…

Ongi izan!

Buenos días!

El pasado sábado 1 de abril la Escolanía actuó en el Gayarre junto con las corales de San Martín de Unx y Doneztebe, en un concierto benéfico organizado por la asociación Saray. Nos hacía mucha ilusión cantar en un escenario como este y al final lo hemos hecho! Dejando a un lado los nervios (bueno, casi todos…) fuimos los primeros en actuar, además estrenamos repertorio y quedamos muy satisfechos con el resultado.

Os dejo aquí los vídeos de la actuación, de acuerdo?

Disfrutad de las vacaciones de semana santa, y a la vuelta seguiremos preparando el resto de actuaciones: día de las escuelas de música, concierto fin de curso, etc…

Un saludo!

Arantza

Anuncios

Escolania Hilarion Eslava Eskolania

Kaixo!

Urtero bezala, eskolaniari buruz hitz batzuk esateko unea heldu zait, eta urtero bezala, gauza onak besterik ezin ditut aipatu. Ikasle eta gurasoen inplikazioa eskertu behar dut bihotzez, batez ere, hirugarren hiruhilea mugitua izan delako, eta hortxe egon zarete, bai astean zehar, bai asteburuetan izan diren kontzertuetan, gu laguntzen eta animatzen. Mila esker bihotzez!

Atseden hartu, merezi duzue eta! Eta irailan hor izango gara berriro gure abestiekin gozatzeko prest 🙂

Goza ezazue uda, ongi izan!

Hola!

Como cada curso, llega el momento de hablar de la Escolanía, y como cada curso, sólo puedo decir cosas buenas. Sobre todo agradecer la implicación tanto de padres como de alumnos, sobre todo durante este último trimestre cargadito de actividades, y donde habéis estado al pie del cañón, ya fuesen entre semana o en fin de semana, siempre apoyando y animándonos. Muchísimas gracias!

Descansad mucho este verano, os lo habéis ganado! Y en septiembre ahí estaremos otra vez, preparados para disfrutar un montón con nuevas canciones 😉

Feliz verano!

Arantza

P.D. Os dejo los vídeos de la actuación en Koru Festa.

Uda zoriontsua/ Feliz verano!

Kaixo guztiei!

Joan zaigu 2015-16 ikasturtea, ia konturatu gabe gainera. Jardueraz beteriko ikasturtea izan dugu: kontzertuak, entzunaldiak, ume txikientzako tailerrak, beste erakundeekin elkarlanak, Emusik…

Gure musika eskola oso “bizirik” dago, eta horrela mantentzea denon erronka da. Beraz orain arte izan duzuen inplikazioa eskertu nahi dizuegu (ikasle, guraso, herriko erakundeak, etabar..) eta horrela jarraitzera animatu nahi zaituztegu.

Youtuben dugun kanalean aurkitu ahal izango dituzue gure azkeneko bideoak, akaso udan zehar gure falta somatuko duzue eta 😉 …

Eskolako langile guztiok  uda zoriontsu bat opa dizuegu! Ongi izan!

 

Hola a todos!

El curso 2015-16 se despide,  casi sin enterarnos. Ha sido un curso intenso en cuanto a actividades: audiciones, conciertos, taller de bebés, colaboraciones con otros organismos de los pueblos, Emusik…

Nuestra escuela está “muy viva”, y es labor de todos que continúe así. Por ello queremos agradeceros a todos la implicación que siempre habéis demostrado hasta ahora (alumnos/as, padres/madres, colectivos de ambos pueblos, etc…) y animaros a seguir así.

Os dejamos en nuestro canal de Youtube los últimos vídeos de las actividades de nuestra escuela, para que los veáis si nos echáis de menos en verano 😉 …

Que paséis un estupendo verano, de parte de todo el personal de la escuela!

P.D.: La recaudación del concierto fin de curso solidario con Nepal alcanzó los 647€, que serán enviados inmediatamente allí. Gracias a todos!!

 

 

 

Concierto Fin de Curso/Ikasturte Amaierako Kontzertua

Kaixo!! Hementxe gaituzue, kurtso honetako azkeneko jarduera prestatzen, gure ikasturte bukaerako Kontzertua. Eskolania, Big Band eta Orkestra izango ditugu  arratsaldea haien musikarekin girotzeko prest eta ez edozein errepertorioarekin… Eta ratotxo atsegin bat pasatzeaz gain, Nepaleko herriari gure elkartasuna helaraztea lortzen badugu, a ze nolako bukaera dotorea izango duguna. Beraz, anima zaitezte, hantxe izango gaituzue zuen zai!

Hola!! Aquí seguimos, dando los últimos toques a nuestro Concierto Fin de curso. Las encargadas de ambientar esta tarde serán Escolanía, Big Band y Orquesta, y no con cualquier repertorio… Y si además de pasar un rato agradable, conseguimos hacer llegar nuestra solidaridad a Nepal, será un broche de oro para este curso. Así que animaos, os estaremos esperando!

 

collage

Kurtso amaierako Kontzertua/ Concierto de Fin de curso

Kaixo! Gaur dugu gure kurtso Amaierako Kontzertua. Oroi zaitezte, Burlatako kultur etxean, arratsaldeko 18:30ean. Ez huts egin!

Hola! Hoy celebramos nuestro Concierto Fin de Curso. Recordad, Casa de Cultura de Burlada a las 18:30. No faltéis!

CONCIERTO FIN DE CURSO

Koru Festa 2016/ Certamen de coros Villava 2016

Egun on!

Joan den igandean, Eskolaniak Atarrabia Abesbatzak antolatzen duen Koru Festan hartu zuen parte. Goiza luzea izan arren, merezi izan zuen. Atarrabiako Kultur etxera hurbildu zen jendeak guk eskeinatako errepertorioa ikaragarri gogoko izan zuen eta hori guretzako pozgarria da.

Oraingoan ez ditugu kontzertuaren bideoak hona igoko, baina aukera gehiago izango dituzue Eskolania ikusteko, ez kezkatu! Hala ere, argazki batzuk jarriko ditut oroigarri gisa.

Ongi izan!

Buenos días!

Este pasado domingo, la Escolanía participó en el certamen de coros que cada dos años organiza Atarrabia Abesbatza, en la Casa de Cultura de Villava. Fue una mañana larga, pero mereció la pena, ya que la gente que se acercó disfrutó mucho con el repertorio que ofrecimos, y eso nos alegra muchísimo.

En esta ocasión no subiremos los vídeos, ya que tenemos unas cuantas actuaciones pendientes a las que os invitamos a acudir y así verlo en vivo y en directo, os iremos avisando. Pero dejo unas fotos como recuerdo de este último concierto.

Saludos!

P.D. Muchísimas gracias a Alberto Cotelo por las fotos!! Mila esker!!

 

Gabonetako kontzertua/Concierto de Navidad

Arratsalde on guztiei!

Aurreko ostiralean urtero izaten dugun Gabonetako kontzertua ospatu genuen eta hortxe izan genuen Eskolaniaren aurtengo lehenengo aktuazioa. Hiruhilean zehar egindako lana ikusteko aukera izan zenuten, eta hala ez bada, hementxe uzten dizkizuet grabatutako bideoak  gozatu ditzazuen. Nere eskerrik handiena eman nahi diet  Rosalina, Eva, Jordan eta Ivani  beti eskeintzen diguten laguntzarengatik.

Besterik ez, Jai Zoriontsuak opa dizkizuet eta hurrengo urte arte!

Arantza

Buenas tardes a todos!

El pasado viernes celebramos nuestro concierto anual de Navidad donde la Escolania ofreció su primera actuación de este curso. Tuvisteis la oportunidad de ver el trabajo realizado durante este trimestre, y si no fue así, aquí os dejo las grabaciones para que podais disfrutar de ellas. Como siempre, mi agradecimiento a Rosalina, Eva, Jordan e Ivan por la ayuda que siempre nos ofrecen.

Nada más, os deseo Felices Fiestas y hasta el año que viene!

Arantza