«Hilarionen ostiralak» kontzertu zikloa/ Ciclo de conciertos «Los viernes de Hilarión»

Egun on,

Gaur ikasturte honetan sortu den proiektu berri bat azaldu nahi dizuegu, «Hilarion ostiralak» izenekoa. Hilabete bakoitzeko azken ostiralean egingo den kontzertu-zikloa da, eskolan egunero egiten den musika-jarduera guztiari irteera emateko.

Kokapena aldatu egingo da eskolako auditorioaren eta eskolaren kanpoaldearen artean, bai Burlatan bai Atarrabian. Eta formatua askotarikoa izango da: banakako aktuazioak, ganbera-talde txikiak, talde handiagoak…

Beraz, gurekin egotea gustatuko litzaiguke, eta hitzordu musikal hauetara etortzera animatzea, asteburua hasteko modu bikaina izaten ahal da, ezta?

Buenos días,

Hoy os queremos explicar un nuevo proyecto que ha surgido este curso, al que hemos llamado «Los viernes de Hilarión». Se trata de un ciclo de conciertos que se celebrará el último viernes de cada mes con la finalidad de dar salida a toda la actividad musical que se desarrolla diariamente en la escuela.

La ubicación variará entre el auditorio de la escuela y el exterior de la misma, en localizaciones tanto en Burlada como en Villava. Y el formato será de lo más variado: actuaciones individuales, pequeños grupos de cámara, agrupaciones más grandes…

Así que nos gustaría contar con vosotros/as y que os animaseis a acudir a estas citas musicales, es una estupenda manera de comenzar el fin de semana, ¿no os parece?

Concurso de acordeón Arrasate Mondragon akordeoi lehiaketa

Abenduaren 3an eskolako bi ikaslek, Iosu Vidaurreta (akordeoi ikaslea) eta Maider Vidaurreta (flauta ikaslea), Arrasaten ospatutako akordeoi lehiaketan parte hartu zuten.

Anaiek bi lan interpretatu zituzten «Ganbera-musika» espezialitatean, urrezko domina lortuz.

Ikasle horien ilusioa, ahalegina eta dedikazioa baloratu behar dira,

Zorionak!!

Agur bero bat

Mari Jose Zudaire

El día 3 de diciembre dos alumnos de la escuela, Iosu Vidaurreta (alumno de acordeón) y Maider Vidaurreta ( alumna de flauta ), participaron en el concurso de acordeón celebrada en Arrasate- Mondragón.

Los hermanos interpretaron dos obras en la especialidad «Música de Cámara » obteniendo medalla de oro.

Hay que valorar la ilusión, el esfuerzo y dedicación de dichos alumnos,

Enhorabuena!!

Un saludo

Mari Jose Zudaire

Concierto Ronda de instrumentos/Instrumentu erronda kontzertua

Egun on! Gaur, asteazkena, gure musika eskolako Ate Irekien jardunaldia ospatuko dugu. Burlatako Kultur etxean izango da, arratsaldeko 16:30ean. Kontzertu bat eskeiniko dugu eta ondoren, gure eskolara etortzeko aukera izango duzue bertan dugun instrumentu eskaintza ezagutzeko eta frogatzeko.
Beraz musika ikasteko intentzioa baldin baduzue edo interesa duen norbait ezagutzen baduzue, anima zaitezte!! Zuen zain izango gaituzue!


Buenos días!!! Hoy miércoles 11 de mayo, celebramos la jornada de Puertas Abiertas de nuestra escuela. Será en la Casa de Cultura de Burlada a las 16:30 horas. Ofreceremos un concierto tras el cual podréis acercaros a la escuela a conocer de primera mano la oferta instrumental. Así que si estáis pensando en comenzar a aprender música o conocéis a alguien interesado/a, animaos!!
Os estaremos esperando!

DONA ZEZILI-HILARION ESLAVA SARIA/SANTA CECILIA-PREMIO HILARIÓN ESLAVA

Egun on! Atzo, musikaren eguna zela eta, ikasturteko lehen kontzertua ospatu genuen, baita Hilarion Eslava saria ere.

Parte- hartzaileek lan ederra egin zuten eta haien musikarekin gozatzeko aukera izan genuen. Epaimahaikideek oso lan zaila izan zuten, baina azkenean Oihan Izquierdo Beraza, klarinete ikaslea, izan zen saria eskuratu zuena.

ZORIONAK biei, Oihan eta Xabier, benetan zoragarria izan zen zuek entzuteko aukera izatea, eta zorte on zuen ibilbide berrian!

Buenos días! Ayer, con motivo de la celebración del día de la música, celebramos el primer concierto del curso y el Premio Hilarión Eslava.

Los participantes realizaron una estupenda actuación y el resto tuvimos la oportunidad de disfrutar de su música.El jurado realmente lo tuvo muy difícil, pero finalmente Oihan Izquierdo Beraza fue quien se llevó el premio.

FELICIDADES a ambos, Oihan y Xabier, fue una maravilla escucharos y os deseamos la mejor de las suertes en vuestra nueva etapa!

Uda zoriontsua izan! Feliz verano!

Hain modu ezezagunean hasi zen 20-21 ikasturtea amaitu da. Distantzian lana egin behar izan genuen aurreko ikasturtean, kontakturik gabe, pantailen bidez eta teknologia berrietan eguneratzen. Eta irailean hasi ginen eskolako gelak neurtzen, aforoa kalkulatzen, partituren ordez gel litroak erosten eta eskola zabalik zenbat denbora izango genuen pentsatzen. Zuen pazientzia eta irmotasuna probatzeko talde-ikasgaietako bertaratze-txandaketen egutegiak antolatu behar izan genituen, eta bikain gainditu dituzue. Bideokonferentzia bidezko klaseak, ikasleak konfinatuta zeudenean. Aforo mugatua izanda ere etengabe egin diren entzunaldiak, baita eskolako kontzertu bereziak ere (Gabonak, Udaberria eta Ikasturte Amaiera), gure ilusioarekin eta ikasleen parte-hartze handiarekin prestatuak.

Tira, eskola osatzen dugun guztion ahalegina handia izan da, baina zalantzarik gabe fruituak eman ditu. Eskolak bere jarduerarekin jarraitu du bere arlo guztietan, eta geldiaraziko gaituen birusik ez dagoela erakutsi du; beraz, hurrengo ikasturtea ilusioz eta baikortasunez hartuko dugu, zalantzarik ez izan!. Lanean jarraituko dugu guztia behar den segurtasunarekin garatu dadin, baina, batez ere, musika etengabe entzun dadin eta, egoera edozein dela ere, lagun gaitzan. Hori da eskolaren eta gure lanaren izateko arrazoia.

Beraz, bihotzez eskertzen dizuegu zuen laguntza, inplikazioa eta lankidetza, horiek gabe ezinezkoa zitekeen. Uda zoragarria pasa eta irribarre handi batekin irailean itzultzea nahi dugu. Oraindik ikusi ezin badugu ere, nabarituko dugulako.

Ikasturte amaierako kontzertuko irudi batzuk eta bideo batzuk utziko dizkizuegu (gainerakoa, beti bezala, eskolako YouTubeko kanalean). Ikasturte honetako amaiera bikaina izan zen, eta espero dugu gu adina gozatu izana.

Besarkada bat, ongi izan.

Ya acaba el curso 20-21, que comenzaba en su día de una manera tan incierta. Veníamos de un curso en el que tuvimos que trabajar en la distancia, sin contacto, a través de pantallas y poniéndonos al día en las nuevas tecnologías. Y comenzábamos en septiembre midiendo clases, calculando aforos, comprando litros de gel en vez de partituras y calculando cuánto tiempo nos permitirían estar abiertos. Calendarios de rotaciones de asistencia presencial en las asignaturas grupales con los que vuestra paciencia y constancia han sido puestas a prueba y que habéis superado con sobresaliente. Clases por videoconferencia cuando los/as alumnos/as estaban confinados/as. Audiciones con aforo limitado pero que no han dejado de celebrarse, así como los conciertos señalados de la escuela (Navidad, Primavera y Fin de curso), preparados con toda nuestra ilusión y con una enorme participación del alumnado.

En fin, un gran esfuerzo de todos/as los/as que formamos parte de la escuela pero que sin ninguna duda, ha dado sus frutos. La escuela ha seguido con su actividad en todas sus facetas y ha demostrado que no hay virus que nos detenga, así que vamos a por el siguiente curso cargados/as de ilusión y optimismo, ¡no lo dudéis!. Seguiremos trabajando para que todo se desarrolle con la seguridad necesaria, pero sobre todo, para que la música no deje de oírse y nos siga acompañando cualquiera que sea la situación. Esa es la razón de ser de la escuela y de nuestro trabajo.

Así que agradeceros de todo corazón vuestro apoyo, implicación y colaboración, sin los cuales esto no habría sido posible. Deseamos que paséis un maravilloso verano y volváis en septiembre con una gran sonrisa, que si aún no podemos ver, seguro intuiremos.

Os dejamos unas imágenes y algunos de los videos del concierto Fin de curso (el resto como siempre, en el canal de YouTube de la escuela). Fue el broche de oro de este curso y esperamos que lo disfrutaseis tanto como nosotros/as.

Un gran abrazo.

Escolania:

Combo txiki

Banda:

Txistu eta akordeoi taldea:

Coro adultos/Helduen abesbatza:

Ensemble percusión:

Orquesta y ATENA:

The second youth:

Combo profes: