Dona Zezili-Hilarion Eslava saria/Santa Cecilia-Premio Hilarión Eslava

Egun on!

Ostiral honetan azaroak 22, Dona Zezili eguna ospatzen dugu, musikarion eguna, eta urtero bezala, azaroak 21ean Dona Zezili-Hilarion Eslava saria ospatuko dugu.

Dakizuenez bezala kontzertu hau berezia da, bertan gure eskolan izandako bost ikasle parte hartuko dutelako, gaur egun Pablo Sarasate kontserbatorio profesionalean daude haien musika ikasketak burutzen. Aurten honako hauek izango dira:

  • María Vidaurreta Ullate- oboea
  • Sergio Unanua Aznárez- tronpeta
  • Mikel Sarasa Labairu- biolontxeloa
  • Aritz Perurena Oroz- txistua
  • Naroa Zoraquiain Ezcurra- biolina

Epaimahaia erabakia hartzen duen bitartean, Iñaki Marinek zuzendutako eskolako Banda entzuteko aukera izango dugu.

Zorterik haundiena opa diegu bost ikasle hauei bai Sarian, bai orain kontserbatorioan hasi duten ibilbide berrian, musikarekin gozatzen jarrai dezatela, orain arte egin duten lan bikainari jarraipena ematen. Zorte on bihotzez!!

Beraz ostegunean Atarrabiako Kultur etxean arratsaldeko 19:30ean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara. Gonbidapenak oraindik ez badituzue eskuratu, arratsalde honetan eskolako atezaintzan edo bihar bertan Kultur etxean kontzertua baino ordu bat lehenago hartzen ahal dituzue. Kontzertua baino lehenago, 18:00etan, kalejira bat izango da Burlatako kaletatik barna ospakizun hau girotzen hasteko.

Anima zaitezte!!

 

Buenos días!

Este próximo viernes 22 de noviembre se celebra Santa Cecilia, día de los/as músicos/as, y como todo los años, el jueves 21 de noviembre celebraremos el concierto de Santa Cecilia-Premio Hilarión Eslava.

Como ya sabéis este concierto es especial, ya que en el mismo participarán cinco ex alumnos/as de la escuela que actualmente se encuentran ampliando sus estudios musicales en el conservatorio profesional Pablo Sarasate. Este año optarán al Premio:

  • María Vidaurret Ullate- oboe
  • Sergio Unanua Aznárez- trompeta
  • Mikel Sarasa Labairu- violoncello
  • Aritz Perurena Oroz- txistu
  • Naroa Zoraquiain Ezcurra- violín

Mientras el jurado delibera, disfrutaremos de la actuación de Banda de la escuela dirigida por Iñaki Marín.

Deseamos a estos/as cinco alumnos/as muchísima suerte tanto en el Premio como en la nueva etapa que acaban de iniciar en el conservatorio, que sigan disfrutando de la música y continúen realizando el buen trabajo que han hecho hasta ahora. Mucha suerte!!!

Y a vosotros/as, esperamos veros el jueves a las 19:30 horas en la Casa de Cultura de Villava. Si no habéis retirado todavía las invitaciones, aún podéis hacerlo durante esta tarde en la escuela o mañana en la taquilla de la Casa de Cultura una hora antes del concierto. También habrá un pasacalles a las 18:00 horas por las calles de Burlada para empezar a ambientar esta celebración.

Os esperamos!!

CARTEL PREMIO 2019

 

Uda azkenean!! Por fin verano!!

Arratsalde on!! Azkenean ailegatu zaigu uda, eta berarekin batera eguraldi ona, benetan beharra genuen eta… Eta udarekin batera ikasturte amaiera ere beraz, errepaso egiteko unea da.

Urtero bezala (are gehiago egia esan…) gure eskolako agenda jardueraz beterik egon da: entzunaldiak, kontzertuak, elkartrukeak, kalejirak, bidaiak… Benetan pozgarria da gure eskolak horrelako osasuna duela ikusteak, horrelako jarduerak egiteko eskola osatzen dugun guztion lana eta inplikazioa behar delako eta alde horretatik zortedunak gara.

Horregatik familiak eskolarekiko duzuen jarrera eskertu nahi dizuegu, zuek gabe guzti hau ez zelako posible izango. Eskerrak ere irakaslegoari egindako lanarengatik, askotan haien ordutegietatik kanpo, eta erakutsitako ilusioagatik; eskolako beste langileei (Ibai, Kontxi eta Kris) beti gu laguntzeko prest egoteagatik; Burlata eta Atarrabiako kultur etxeetako teknikari eta langileei; eta eskerrak ere bi udaletxeei eskolaren alde egindako apostuagatik.

Ez naiz gehiago luzatuko, hementxe uzten dizkizuet ikasturte amaierako kontzertuaren bideo batzuk. Eskolan egiten den lanaren mostra ederra izan zen, txikietatik hasita talde haundiekin bukatu arte.

Besterik ez, uda zoriontsu bat opa dizuegu, ongi izan!!

 

Buenas tardes!! Al fin ha llegado el verano y con él, el buen tiempo, porque lo cierto es que ya lo necesitábamos… Y con el verano llega también el final del curso, así que es el momento de hacer repaso.

Como todos los años (más aún si cabe…) la agenda de nuestra escuela ha estado llena: audiciones, conciertos, intercambios, colaboraciones, kalejiras, viajes… Es satisfactorio ver la buena salud de la que goza nuestra escuela, ya que para llevar a cabo todas estas actividades necesitamos el trabajo y la implicación de todos/as los/as que formamos parte de ella, y por lo que respecta a esto, somos afortunados/as.

Por ello queremos agradeceros a todas las familias vuestro apoyo, porque sin vosotros/as todo esto no sería posible. Gracias también al profesorado por el trabajo realizado, muchas veces fuera del horario lectivo, y por la ilusión mantenida; a Ibai, Kontxi y Kris por estar siempre dispuestos a echar una mano en lo que haga falta; a los técnicos de cultura y trabajadores/as de las casas de cultura de ambos ayuntamientos; y a los ayuntamientos de Burlada y Villava por seguir apostando por la educación musical.

No me alargo más, os dejo unos vídeos del concierto fin de curso. Fue una estupenda muestra del trabajo que se realiza en la escuela, desde los/as txikis hasta las agrupaciones grandes. El resto, como siempre, en el canal de YouTube de la escuela.

Os deseamos un feliz verano!!

Hurrengo ikasturte arte!!

Hasta el próximo curso!!

EGUBERRIko KONTZERTUA/CONCIERTO DE NAVIDAD

Egun on!!

Urte honen azkeneko egunak hemen ditugu, hori dela eta Eguberriko kontzertuaren prestakizunetan murgilduta gabiltza urteari behar bezalako agurra emateko.

Beraz oroitu zaitezte, ostiral honetan, arratsaldeko 19:00etan Burlatako Kultur etxean izango da eta Eskolania, Konboak, Big Band eta Banda parte hartuko dute. Sarrerak gaurtik aurrera eskuratu ahal dituzue (lehenik parte hartzen duten ikasleek, asteazkenetik aurrera beste guztiak).

Elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.

Eguberri On!

Buenos días!!

Aquí tenemos ya los últimos días de este año, y para darle la despedida que se merece, estamos preparando nuestro concierto de Navidad.

Por lo tanto animaos a acudir este viernes a la casa, a las 19:00 horas y disfrutar de la actuación de la Escolanía, Combos, Big Band y Banda. Tenéis las entradas disponibles a partir de hoy mismo para aquellos alumnos participantes, y a partir del miércoles para el resto.

Esperamos veros allí!

Feliz Navidad!

Concierto Navidad

 

CONCIERTO FIN DE CURSO 2015 “LA ILUSIÓN DE LA MÚSICA”/ 2015. IKASTURTEKO AMAIERA KONTZERTUA “MUSIKAREN ILUSIOA”

“Abracadabra pata de cabra…” Ya hemos finiquitado el curso en cuanto a conciertos se refiere con “La ilusión de la música”. El pasado miércoles 10 de junio prácticamente llenamos la Casa de Cultura de Burlada y nos lo pasamos francamente bien. Música e ilusionismo de la mano para poner el broche final a las actuaciones de este curso.

Nuestra escolanía, big – band y orquesta junto a los ilusionistas de ANI (Asociación Navarra de Ilusionismo) Luis, Iván y Manuel nos hicieron pasar un rato más que entretenido. Color sonoro y visual, aros, cuerdas, apariciones y desapariciones, fuego, predicciones y risas… No es poca cosa.

Queremos dar las gracias a ANI (Asociación Navarra de Ilusionismo) por su desinteresada colaboración y sus disposición desde el primer instante a que el espectáculo fuera el mejor posible. También agradeceros a todos los asistentes por vuestra aportación económica. Recaudamos un total de 1.304,23 euros que irán destinados a Vura Musica Project en Uganda, ya sabéis el proyecto de desarrollo integral a través de la música en Moyo.

Os dejamos los vídeos del concierto para que aquellos que por un motivo u otro no pudisteis acudir lo veáis y para que los que acudisteis volváis a verlos.

¡Un saludo a todos y hasta pronto!

“Abracadabra pata de cabra…” kontzertuei dagokionez dagoeneko kurtsoari amaiera eman diogu “Musikaren Ilusioarekin”. Pasa den, asteazkenean, ekainak 10 Burlatako Kultur Etxea bete genuen eta gainera primeran pasa genuen. Kurtso honetako aktuazioei amaiera emateko musika eta magia elkarren ondoan.

Gure eskolania, big-band eta orkestra, ANI (Asociación Navarra de Ilusionismo) elkarteko kideak diren Luis, Iván eta Manuelekin batera ratotxo entretenigarri bat pasarazi ziguten. Gauza aunitz izan genituen: sokak, agerpenak eta desagertzeak, sua, aurresanak eta barreak… Ez da gutxi.

Eskerrak eman nahi dizkiogu ANI (Asociación Navarra de Ilusionismo) elkarteari  lehenengo momentutik eskeinitako laguntza eta lanagatik.   Mila esker ere, kontzertua ikustera etorri zineten guztioi eta diru-laguntza utzi zenuten guztioi. Denon artean 1304,23 € batu genituen, diru kopuru hau Vura Music Proiektuarentzat bideratua izango da, dakizuen moduan Ugandan Moyon gauzatzen ari den musikaren bidezko garapen integraleko proiektua.

Bideoak hementxe uzten dizkizuegu etorri ezin izan zinetenak ikusi ahal izateko eta egondakoak berriro ikusteko.

Agur bero bat eta laister arte!!!