Uda azkenean!! Por fin verano!!

Arratsalde on!! Azkenean ailegatu zaigu uda, eta berarekin batera eguraldi ona, benetan beharra genuen eta… Eta udarekin batera ikasturte amaiera ere beraz, errepaso egiteko unea da.

Urtero bezala (are gehiago egia esan…) gure eskolako agenda jardueraz beterik egon da: entzunaldiak, kontzertuak, elkartrukeak, kalejirak, bidaiak… Benetan pozgarria da gure eskolak horrelako osasuna duela ikusteak, horrelako jarduerak egiteko eskola osatzen dugun guztion lana eta inplikazioa behar delako eta alde horretatik zortedunak gara.

Horregatik familiak eskolarekiko duzuen jarrera eskertu nahi dizuegu, zuek gabe guzti hau ez zelako posible izango. Eskerrak ere irakaslegoari egindako lanarengatik, askotan haien ordutegietatik kanpo, eta erakutsitako ilusioagatik; eskolako beste langileei (Ibai, Kontxi eta Kris) beti gu laguntzeko prest egoteagatik; Burlata eta Atarrabiako kultur etxeetako teknikari eta langileei; eta eskerrak ere bi udaletxeei eskolaren alde egindako apostuagatik.

Ez naiz gehiago luzatuko, hementxe uzten dizkizuet ikasturte amaierako kontzertuaren bideo batzuk. Eskolan egiten den lanaren mostra ederra izan zen, txikietatik hasita talde haundiekin bukatu arte.

Besterik ez, uda zoriontsu bat opa dizuegu, ongi izan!!

 

Buenas tardes!! Al fin ha llegado el verano y con él, el buen tiempo, porque lo cierto es que ya lo necesitábamos… Y con el verano llega también el final del curso, así que es el momento de hacer repaso.

Como todos los años (más aún si cabe…) la agenda de nuestra escuela ha estado llena: audiciones, conciertos, intercambios, colaboraciones, kalejiras, viajes… Es satisfactorio ver la buena salud de la que goza nuestra escuela, ya que para llevar a cabo todas estas actividades necesitamos el trabajo y la implicación de todos/as los/as que formamos parte de ella, y por lo que respecta a esto, somos afortunados/as.

Por ello queremos agradeceros a todas las familias vuestro apoyo, porque sin vosotros/as todo esto no sería posible. Gracias también al profesorado por el trabajo realizado, muchas veces fuera del horario lectivo, y por la ilusión mantenida; a Ibai, Kontxi y Kris por estar siempre dispuestos a echar una mano en lo que haga falta; a los técnicos de cultura y trabajadores/as de las casas de cultura de ambos ayuntamientos; y a los ayuntamientos de Burlada y Villava por seguir apostando por la educación musical.

No me alargo más, os dejo unos vídeos del concierto fin de curso. Fue una estupenda muestra del trabajo que se realiza en la escuela, desde los/as txikis hasta las agrupaciones grandes. El resto, como siempre, en el canal de YouTube de la escuela.

Os deseamos un feliz verano!!

Hurrengo ikasturte arte!!

Hasta el próximo curso!!

¡QUÉ BUENA IDEA! / ZE IDEIA ONA!!!

Esto de ir con el instrumento a cuestas no va con nosotros los pianistas, pero cuando surgió la opción de hacernos con un piano eléctrico transportable enseguida empezó a bullir la idea de tocar al aire libre. Pues ayer fue el día.

DSC_0862

Se dieron todas las circunstancias para poner el mejor broche final al curso: una tarde brillante y calurosa, un rincón de Villava especialmente atractivo y casi pensado para tocar el piano, un grupo de chicos y chicas que tocaron el piano estupendamente y familiares, amigos, profes y paseantes disfrutándolo. Fue casi como sumar leche, cacao, avellanas y azúcar… Nos salió una tarde para chuparse los dedos.

Montaje, ensayo, visita al Molino de San Andrés, paseo hasta la presa con compañía de un erizo (había venido sin duda a escuchar el concierto) y música de piano relajada. La sensación de tod@s de ¡qué bien hemos pasado la tarde y qué chulo ha quedado! fue lo que nos inundó hacia las 8 de la tarde.

DSC_0858

¡Qué buena idea lo de ayer! ¡Qué buena idea es la música¡ y ¡Qué buena idea es el piano!

¡Buen verano a tod@s!

Instrumentuarekin gora eta behera ibiltzea ez dator bat piano joleokin, baina piano elektriko mugikor bat erabiltzeko aukera izan genuenean, kalean jotzeko ideia zabaldu zen gure artean. Atzo izan zen eguna.

Kurtsoari amaiera bikaina emateko egoera egokienak eman ziren: arratsalde bero eta bikaina, Atarrabiako txoko erakargarri eta pianoa jotzeko guztiz egokia, piano ajo zuten neske eta mutil talde ezin hobea eta familia, lagun, irakasle eta entzuleak disfrutatzen. Esnea, kakoa, urrak eta azukrea nahastea bezalakoa… oso arratsalde gozoa atera zitzaigun.

Muntaia, entsegua, San Andrés errotara bisita, triku baten konpainiarekin egindako presaraino paseoa ( ziurrenik kontzertua entzutera etorri zena) eta erlaxazio piano musika. Arratsaldeko 8etan izan genuen sentsazioa: ze ongi pasa dugun eta ze ederra atera den!

Ze ideia ona atzokoa! Ze ideia ona den musika! Ze ideia ona den pianoa!

Uda ona pasa dezazuela!!!

 

 

Uda zoriontsua/ Feliz verano!

Kaixo guztiei!

Joan zaigu 2015-16 ikasturtea, ia konturatu gabe gainera. Jardueraz beteriko ikasturtea izan dugu: kontzertuak, entzunaldiak, ume txikientzako tailerrak, beste erakundeekin elkarlanak, Emusik…

Gure musika eskola oso “bizirik” dago, eta horrela mantentzea denon erronka da. Beraz orain arte izan duzuen inplikazioa eskertu nahi dizuegu (ikasle, guraso, herriko erakundeak, etabar..) eta horrela jarraitzera animatu nahi zaituztegu.

Youtuben dugun kanalean aurkitu ahal izango dituzue gure azkeneko bideoak, akaso udan zehar gure falta somatuko duzue eta 😉 …

Eskolako langile guztiok  uda zoriontsu bat opa dizuegu! Ongi izan!

 

Hola a todos!

El curso 2015-16 se despide,  casi sin enterarnos. Ha sido un curso intenso en cuanto a actividades: audiciones, conciertos, taller de bebés, colaboraciones con otros organismos de los pueblos, Emusik…

Nuestra escuela está “muy viva”, y es labor de todos que continúe así. Por ello queremos agradeceros a todos la implicación que siempre habéis demostrado hasta ahora (alumnos/as, padres/madres, colectivos de ambos pueblos, etc…) y animaros a seguir así.

Os dejamos en nuestro canal de Youtube los últimos vídeos de las actividades de nuestra escuela, para que los veáis si nos echáis de menos en verano 😉 …

Que paséis un estupendo verano, de parte de todo el personal de la escuela!

P.D.: La recaudación del concierto fin de curso solidario con Nepal alcanzó los 647€, que serán enviados inmediatamente allí. Gracias a todos!!

 

 

 

Concierto Fin de Curso/Ikasturte Amaierako Kontzertua

Kaixo!! Hementxe gaituzue, kurtso honetako azkeneko jarduera prestatzen, gure ikasturte bukaerako Kontzertua. Eskolania, Big Band eta Orkestra izango ditugu  arratsaldea haien musikarekin girotzeko prest eta ez edozein errepertorioarekin… Eta ratotxo atsegin bat pasatzeaz gain, Nepaleko herriari gure elkartasuna helaraztea lortzen badugu, a ze nolako bukaera dotorea izango duguna. Beraz, anima zaitezte, hantxe izango gaituzue zuen zai!

Hola!! Aquí seguimos, dando los últimos toques a nuestro Concierto Fin de curso. Las encargadas de ambientar esta tarde serán Escolanía, Big Band y Orquesta, y no con cualquier repertorio… Y si además de pasar un rato agradable, conseguimos hacer llegar nuestra solidaridad a Nepal, será un broche de oro para este curso. Así que animaos, os estaremos esperando!

 

collage

Kurtso amaierako Kontzertua/ Concierto de Fin de curso

Kaixo! Gaur dugu gure kurtso Amaierako Kontzertua. Oroi zaitezte, Burlatako kultur etxean, arratsaldeko 18:30ean. Ez huts egin!

Hola! Hoy celebramos nuestro Concierto Fin de Curso. Recordad, Casa de Cultura de Burlada a las 18:30. No faltéis!

CONCIERTO FIN DE CURSO