Haitiko orkestraren bisita/Visita de la Orquesta de Haití

Egun on!

Joan den asteartean bisita berezi bat izan genuen gure eskolan: Haitiko Sainte Trinité musika eskolako Orkestra. Haiekin ordutxo batzuk igarotzeko aukera izan genuen, beraien musikarekin gozatu genuen eta gure laguntza eskeini genien ahal izan genuen neurrian: partiturak, diskak, etabar. Eskola guztia ikusi zuten, baita instrumenturen bat probatu ere…  Pozik eta eskerturik joan ziren gure eskolaren aldetik jaso zuten harrerarekin, baita gu ere, haien lana eta proiektua ezagutzeko aukera izateagatik, hunkigarria bait da musikak duen garrantzia ikustea haiek bizi diren egoera zailaren barnean.

Datorren urtean bueltatzeko intentzioa dutela esan ziguten. Hala bada, hemen izango gaituzte gure ongietorririk beroena emateko prest.

Ongi izan!

Buenos días!

El pasado martes tuvimos una visita muy especial en la escuela: la Orquesta de la escuela de música Sainte Trinité de Haití. Tuvimos la oportunidad de pasar unas horas con ellos, disfrutar de su música y ofrecerles nuestra pequeña aportación en la medida en la que nos es posible: partituras, discos. etc… Visitaron toda la escuela, e incluso se animaron a probar algún instrumento. Se despidieron contentos y agradecidos por el recibimiento que se les dispensó, y nosotros también por tener la ocasión de conocer su trabajo y proyecto, pues es conmovedor ver la importancia que tiene la música para ellos dentro de la difícil situación en la que viven.

Nos comentaron que les encantaría volver el año que viene. Si así fuera, aquí estaremos para darles una cálida bienvenida.

Buena suerte!

 

 

 

Anuncios