logo arreglado

Familia agurgarriak

Ikasturte berezi honetako klaseak bukatu dira dagoeneko. Aldez aurretik, hiruhile honetan zehar erakutsitako inplikazioa eta egindako lana eskertu nahi dizuegu, badakigu ahalegin haundia egin behar izan duzuela.

Hurrengo ikasturteari begira, egoera honen garapenaren arabera planteatuko diren aukerak lantzen ari gara erakunde eskudunekin, eskatzen diren osasun-jarraibideak betez. Eskolarako lehentasuna eskola osatzen dugun guztion osasuna da, eta hori bermatzeko behar den guztia egingo da.

Nahiz eta normaltasunez hastea gustatuko litzaigukeen, ikasturte-hasieran hartu beharreko edozein neurri eta protokolori buruzko informazioa helaraziko dizuegu. Kontsultaren bat egin nahi izanez gero, zuen esanetara egongo gara ekaina osoan zehar, goizeko ordutegian.

 

Uda zoragarria opa dizuegu, eta laster eskolan elkar ikusiko dugulakoan, ongi izan.

Zuzendaritza taldea

 

Estimadas familias

Ha llegado ya el fin de las clases de este curso tan atípico. Ante todo queremos agradeceros vuestra implicación en el trabajo realizado durante este tercer trimestre, sabemos del esfuerzo que ha requerido.

Sólo queremos comentaros que de cara al próximo curso, estamos trabajando con los organismos competentes en las posibles opciones que se plantearán dependiendo del desarrollo de esta situación y cumpliendo en todo momento con las pautas sanitarias que se exijan. Lo prioritario para la escuela es la salud de todos/as los/as que formamos parte de ella, y se hará todo lo necesario para garantizarla.

Así que os mantendremos informados/as de cualquier medida y protocolo que se adopte para el comienzo de curso, aunque nos encantaría pensar que podamos comenzarlo con normalidad. Para cualquier consulta que queráis realizar, estaremos a vuestra disposición durante todo el mes de junio en horario de mañana.

 

Os deseamos un estupendo verano y esperamos vernos pronto por la escuela.

Equipo directivo

Arrasateko Akordeoi Jaialdia’19 Festival de Acordeón de Mondragón’19

Pasa den abenduak 7,  musika eskolako zenbait akordeoi ikasle hurbildu ziren Arrasatera (Gipuzkoa) “Akordeoi Jaialdira”.                                                                        Batzuek bakarka parte hartu zuten puntuazioa ona lortuz. Beste aldetik, taldeak beste musika eskolako akordeolariekin (“Haupoka”), urrezko domina jaso zuen eta kontzertuari bukaera eman zion.                                                                                                        Urduritasunak, ezinegonak, pozak…emozioz beteriko eguna bizi izan genuen.

 

El pasado 7 de Diciembre unos cuantos alumnos y alumnas de la escuela se acercaron un año más al “Festival de Acordeón” organizado en Mondragón (Guipúzcoa).                  Varios de ell@s participaron de forma individual, consiguiendo unas buenas puntuaciones por parte del jurado. Por otro lado, la agrupación junto con acordeonistas de otras escuelas (“Hauspoka”), recibieron en la modalidad de “Agrupación instrumental” medalla de oro y dieron el broche final a la gala de entrega de premios.

Nervios, inquietud, alegría…un día lleno de emociones.

 

Dona Zezili-Hilarion Eslava saria/Santa Cecilia-Premio Hilarión Eslava

Egun on!

Ostiral honetan azaroak 22, Dona Zezili eguna ospatzen dugu, musikarion eguna, eta urtero bezala, azaroak 21ean Dona Zezili-Hilarion Eslava saria ospatuko dugu.

Dakizuenez bezala kontzertu hau berezia da, bertan gure eskolan izandako bost ikasle parte hartuko dutelako, gaur egun Pablo Sarasate kontserbatorio profesionalean daude haien musika ikasketak burutzen. Aurten honako hauek izango dira:

  • María Vidaurreta Ullate- oboea
  • Sergio Unanua Aznárez- tronpeta
  • Mikel Sarasa Labairu- biolontxeloa
  • Aritz Perurena Oroz- txistua
  • Naroa Zoraquiain Ezcurra- biolina

Epaimahaia erabakia hartzen duen bitartean, Iñaki Marinek zuzendutako eskolako Banda entzuteko aukera izango dugu.

Zorterik haundiena opa diegu bost ikasle hauei bai Sarian, bai orain kontserbatorioan hasi duten ibilbide berrian, musikarekin gozatzen jarrai dezatela, orain arte egin duten lan bikainari jarraipena ematen. Zorte on bihotzez!!

Beraz ostegunean Atarrabiako Kultur etxean arratsaldeko 19:30ean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara. Gonbidapenak oraindik ez badituzue eskuratu, arratsalde honetan eskolako atezaintzan edo bihar bertan Kultur etxean kontzertua baino ordu bat lehenago hartzen ahal dituzue. Kontzertua baino lehenago, 18:00etan, kalejira bat izango da Burlatako kaletatik barna ospakizun hau girotzen hasteko.

Anima zaitezte!!

 

Buenos días!

Este próximo viernes 22 de noviembre se celebra Santa Cecilia, día de los/as músicos/as, y como todo los años, el jueves 21 de noviembre celebraremos el concierto de Santa Cecilia-Premio Hilarión Eslava.

Como ya sabéis este concierto es especial, ya que en el mismo participarán cinco ex alumnos/as de la escuela que actualmente se encuentran ampliando sus estudios musicales en el conservatorio profesional Pablo Sarasate. Este año optarán al Premio:

  • María Vidaurret Ullate- oboe
  • Sergio Unanua Aznárez- trompeta
  • Mikel Sarasa Labairu- violoncello
  • Aritz Perurena Oroz- txistu
  • Naroa Zoraquiain Ezcurra- violín

Mientras el jurado delibera, disfrutaremos de la actuación de Banda de la escuela dirigida por Iñaki Marín.

Deseamos a estos/as cinco alumnos/as muchísima suerte tanto en el Premio como en la nueva etapa que acaban de iniciar en el conservatorio, que sigan disfrutando de la música y continúen realizando el buen trabajo que han hecho hasta ahora. Mucha suerte!!!

Y a vosotros/as, esperamos veros el jueves a las 19:30 horas en la Casa de Cultura de Villava. Si no habéis retirado todavía las invitaciones, aún podéis hacerlo durante esta tarde en la escuela o mañana en la taquilla de la Casa de Cultura una hora antes del concierto. También habrá un pasacalles a las 18:00 horas por las calles de Burlada para empezar a ambientar esta celebración.

Os esperamos!!

CARTEL PREMIO 2019

 

Uda hemen dugu Ya ha llegado el verano

Zenbait hilabete igaro dira kurtso hau hasi ginenetik. Ekintzaz betetako kurtsoa: entzunaldiak, beste musika eskolekin topaketak, akordeoi lehiaketa eta amaitzeko oso bidai berezia. Ez dugu astirik izan aspertzeko!

Azken urteotan bezala, musikari esker bizitako eta partekatutako esperientziak  zabaltzen dizuet. Uda ona izan!

 

Han pasado unos cuántos meses desde que comenzamos este curso. Un curso repleto de actividades: audiciones, encuentros con otras escuelas, concurso y un viaje muy especial para finalizar. La verdad es que no nos ha dado tiempo de aburrirnos.

Al igual que estos últimos años, este es un resumen de las experiencias que hemos vivido y compartido una vez más, gracias a la música.  ¡Que paséis muy buen verano!

 

Akordeoi lehiaketa Arrasaten – Festival Guipuzcoano de Acordeón en Mondragón

 

Mari Domingi Atarrabian – En Villava con “Mari Domingi”

IMG-20181216-WA0001

                       

 Cerverako (Lleida) ikaslekin egindako topaketa eta entzunaldia                                Encuentro y audición con los alumnos del Conservatorio de Cervera (Lleida)

IMG-20190317-WA0029

 

 

Akordeoi entzunaldia – Audición de acordeón

 

Ikasle helduen entzunaldia – Audición de alumnos adultos

IMG-20190510-WA0009

 

Akordeoi topaketa Atarrabian – Encuentro de acordeones en Villava

DSC_0148-2

DSC_0232

 

Musika eskolen eguna Lizarran – Día de las Escuelas de Música en Estella

IMG-20190519-WA0008

 

Kurtso bukaerako kontzertua – Concierto de fin de curso

IMG-20190613-WA0007

 

Menorcarako bidaia – Viaje a Menorca

20190615_130357

 

IMG-20190617-WA0029     20190615_172351

 

IMG-20190618-WA0013