HASI GARA!!!!/ COMENZAMOS!!!!!

Imagen

Kaixo guztioi

Hemen gaude berriz ere, kurtsoari gogoz eta energiaz beteta hasiera emateko.

Burlatako Egunean parte hartuz hasi dugu kurtso hau. Argazki batzuk uzten dizkizuegu.

Lehenengo hiruhilabetean egingo ditugun ekintzen inguruko informazioa ere uzten dizuegu, eta hauetan parte hartzera animatzen zaituztegu!!!

Laister arte!

 

Hola a todos,

Ya estamos aquí de nuevo y comenzamos el curso cargados de energía!!

Hemos empezado el mes de septiembre participando en el Burlatako Eguna. Os dejamos aquí algunas fotos.

También os informamos de todas las actividades que realizaremos en el primer trimestre. Esperamos veros en muchas de ellas!!!

Hasta pronto!IMG_2089 IMG_2090 21190849370_50b4b868ff_z 20756266904_262254aeb8_z 21190766500_b29de8015d_z

2015 – 2016 KURTSOA

LEHENENGO HIRUILABETEKO KONTZERTU ETA EKINTZAK

• Irailaren 12an: Burlatako Egunean eskolako Txistu, Trikitixa eta Konboen parte hartzea.

• Urriaren 10ean:. Burlata eta Baezaren arteko senidetze kontzertua musika eskolako ikasleen parte hartzearekin, Burlatako Kultur Etxean 19:30ean.

• Azaroaren 19ean: Santa Zeziliaren ospakizuna, Burlatako kaleetatik kalejirak arratsaldeko 18etan Musika Eskolako txistu, gaitero,trikitixa, akordeoi eta bandaren eskutik. Hilarion Eslava Sariaren Kontzertua 20etan Atarrabiako Kultur Etxean.

• Abenduaren 1ean: Piano entzunaldia (Rosa Zufiaurreren ikasleak). Musika Eskolako entzun aretoan 18.30ean.

• Abenduaren 14an: Atarrabiako San Andrés parrokian gabon kanten jaialdia. Eskolako ahots-talde eta akordeoi eta trikitixen taldeen parte hartzearekin 18etan.

• Abenduaren 16an: Landazabal zahar-etxean kantuko ikasleen koroa eta saxofoi taldearen emanaldia 18etan.

• Abenduaren 18an: San Francisco Javier geriatrikoan ahots-taldeen eta akordeoi eta trikitixa taldeen emanaldia 17.30ean.

• Abenduaren 18an: Siervas de María zahar-etxean kitarra taldearen emanaldia 17.30ean.

• Abenduaren 18an: Eguberriko kontzertua Burlatako Kultur Etxean 19etan. Eskolania, Banda, konbo eta Big Bandaren parte hartzearekin.
CURSO 2015-2016

CONCIERTOS Y ACTIVIDADES PRIMER TRIMESTRE

• Día 12 de Septiembre: Participación de los Txistus, Trikitixas y Combos de la escuela en el Burlatako Eguna.

• Día 10 de Octubre: Concierto de hermanamiento Burlada-Baeza en la Casa de Cultura de Burlada con participación de alumnos de la Escuela de Música. 19:30 horas.

• Día 19 de Noviembre: Celebración de Santa Cecilia con pasacalles por Burlada a cargo de Txistus, Gaitas, Trikitixas, Acordeones y Banda de la Escuela a las 18:00 horas y Concierto del Premio Hilarión Eslava a las 20:00 horas en la Casa de Cultura de Villava.

• Día 1 de Diciembre: Audición de los alumnos de piano de la profesora Rosa Zufiaurre. Auditorio de la Escuela de Música, 18:30 horas

• Día 14 de Diciembre: Participación en el Festival de Villancicos de la parroquia San Andrés de Villava a las 18:00 horas a cargo del Conjunto Vocal y grupo de Acordeones y Txistus.

• Día 16 de Diciembre: Actuación en la residencia Landazabal a las 18:00 horas del coro de alumnas de Canto y Ensembles de saxofones.

• Día 18 de Diciembre: Actuación en el centro geriátrico San Francisco Javier a las 17:30 horas del Conjunto Vocal y grupo de Acordeones y Txistus.

• Día 18 de Diciembre: Actuación en la residencia de ancianos Siervas de María a las 17:30 horas a cargo del Grupo de Guitarras.

• Día 18 de Diciembre: Concierto de Navidad en la Casa de Cultura de Burlada a las 19:00 horas. Actúan Escolanía, Banda, Combos y Big Band.

Anuncios

AKORDEOI ETA TXISTU TALDEA GARESEN ETA MUTILOAN.

Eskolako Akordeoi eta Txistu Taldeek  maiatzan zehar bi kontzertu eskeini dizkigute eskolatik kanpo.

Lehenengoa maiatzaren 15ean Mutilbako Kultur Etxean eta bigarrena maiatzaren 23an Gareseko “Casa del Vínculo” aretoan.

Las agrupaciones de acordeón y txistu de la Escuela de Música durante el mes de mayo han ofrecido dos conciertos fuera de la Escuela.

El primero fue el 15 de mayo en la Casa de Cultura de Mutilva y el segundo el 23 de mayo en “la Casa del Vínculo” de Puente la Reina.

Kontzertu hauetan Barañain, Mutilba, Gares eta Zangotzako eskolek parte hartu dute  baita ere.

Aukeratu genuen errepertorioa guztientzako ezagunak diren hainbat pelikulen eta marrazki bizidunen musika izan zen.

Ambos conciertos se hicieron en colaboración con las escuelas de Barañain, Mutilva, Sangüesa y Puente la Reina respectivamente.

El repertorio se basó en temas de películas y dibujos animados por todos conocidos.

Guretzako esperientzia ezberdina eta polita izan da, egindako lanarekin pozik gaude.

Ha sido una experiencia diferente que nos ha dejado un buen sabor de boca.

¡Hasta la próxima!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

AUDICIÓN TXISTU ENTZUNALDIA 2015

Apirilaren 24an Txistu Entzunaldia izan zen, egun horretan txistu ikasleek egindako lana erakusteko aukera izan zuten.

El 24 de Abril tuvo lugar la Audición de Txistu. El programa fue variado, diferentes estilos de música, diferentes épocas, países, colores….

Agradecemos a los profesores y alumnos de Guitarra Acústica, Guitarra Eléctrica, Acordeón, Bajo, Oboe, Violonchelo y Flauta por su tiempo y esfuerzo, así como a nuestra repertorista favorita Rosalina Caballín.

Aurkezpenean esan genuen moduan, gure helburua ongi pasatzea eta musikaz gozatzea zen, hori lortu bagenuen, pozten gara. Esker mila egun berezi  honetan gurekin egoteagatik.

Edurne.

IPUINETAN EZ BEZALA

Gazte eta ez hain gazteentzako kontakizun musikala. Relato musical para jóvenes y no tan jóvenes.

TESTUA / TEXTO: AINGERU EPALTZA

MUSIKA / MÚSICA: URTZI IRAIZOZ

ATARRABIAKO KULTUR ETXEAN, AZAROAREN 29an, 19:30ean.

EL 29 de NOVIEMBRE a las 19:30, en la CASA DE CULTURA DE VILLAVA.

iPuiNeTaN eZ beZaLa... (1)

IPUINETAN EZ BEZALA gazte eta helduei zuzenduriko euskarazko kontakizun musikal bat da, 50 musikari baino gehiagok , haien artean gure eskolako ikasleak, eta 3 aktorek oholtzaratua. Hiru agerraldietan banatutako ikuskizun honetan, pertsonaien ideia eta emozioei bide ematen die musikak, agertoki ezberdinak girotuz.

Gazte eta ez hain gazteek, entretenimendurako parada ederra edukiko dute, baina ez hori bakarrik. Badago kritika eta hausnarrerako tarterik ere. Tituluak iradokitzen duen bezala, ezer ez baita ohiko ipuinetan legez suertatzen. Heroi klasiko eta jarrera hortodoxoen zantzurik nekez topatuko da berton. Badu akratatik, badu “punky”tik eta, batez ere, badu umoretik!

IPUINETAN EZ BEZALA es un relato musical en euskara dirigido a jóvenes y adultos, interpretado por tres actores y más de 50 músicos, algunos de ellos de nuestra escuela. Es un espectáculo que, dividido en 3 actos, combina estrechamente música y teatro. De esta manera, la música se encarga de ambientar las diferentes escenas, dando pie a las emociones e ideas que expresarán los personajes.

Los jóvenes y no tan jóvenes podrán, además de pasar un buen rato, disfrutar de un espectáculo crítico y que invita a la reflexión. Ya que, tal y como sugiere el título, nada ocurre como en los cuentos. El espectador difícilmente podrá encontrar conductas ortodoxas o héroes clásicos. Este relato tiene más de ácrata y “punky”, siempre desde el humor.

Sarrerak hemen salgai. Compra de entradas.

https://es.patronbase.com/_Villava/Productions

BURLATARRON AZOKA- MERCADO VECINAL

Pasa den larunbatean, irailak 27 hain zuzen ere, Musika Eskolako txistu, akordeoi eta trikitixak Burlatako Udal parkera hurbildu ginen. Burlatako hainbat erakundek azoka antolatu zuten, eta horren aitzakiarekin kalejira moduan partu hartu genuen.

Eguraldi zoragarriak lagundu zigun, eta hasieran Burlatako kaleetan eta geroago parkean ziren postuen artean ibili ginen. Horretaz gain, “bi erraldoi txiki”en laguntza aipagarria da, lan bikaina egin zuten eta.

Mila esker parte hartu zuten guztiei eta hurren arte!

El pasado sábado 27 de septiembre las agrupaciones de txistu, acordeón y trikitixa nos acercamos al Parque Municipal de Burlada con motivo del Mercado Vecinal que organizaron diferentes colectivos de Burlada.

El buen tiempo que hizo nos ayudó, y el pasacalles comenzamos primero por las calles de Burlada para luego pasearnos por los diferentes puestos del Mercado. También contamos con la colaboración de dos gigantes “txikis” que lo dieron todo.

Gracias a todos los que participaron y ¡hasta la próxima!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.