Egun on,
Egun gutxi barru urtebete beteko da gure eskolan uholdeak izan zirenetik. Aurtengo ekainaren amaieran hasi ziren beheko solairu osoa konpontzeko lanak, eta ikasturte hasierarako, irailean, dena martxan egongo zela ziurtatu ziguten.
Ez da horrela izan, eta gaur egun auditoriuma eta perkusio-gela, solairu horretako gainerako espazioez gain, ezin dira erabili baldintza minimo batzuetan. Horregatik, gure ikasleak eta irakasleak kultur etxera joan behar dira taldeen entseguetarako, eta perkusio klaseak liburutegian ematen ari dira (espazio hori ez da egokia, ez baitago intsonorizatuta).
Udalarekin egoera bideratzeko hainbat ahalegin egin ondoren, eta emaitzarik lortzen ez genuela ikusita, atzo, abenduaren 1ean, manifestazioa egitea erabaki genuen, egoera horren berri emateko.
Gaur, abenduak 2, Burlatako Udaleko obretako langileak, kanpoko enpresa batekin batera, eskolatik pasa dira goizeko lehen orduan, obren egoera baloratzeko eta aurrekontua egiteko. Espero dugu beheko solairua ahalik eta lasterren konponduta egongo denaren seinale izatea, eskola eta bertako kideek beren jarduerak behar bezala egin ahal izateko.
Eskerrak eman nahi dizkizuegu jasotako babesagatik.
Eskerrik asko!
Hilarion Eslava musika eskolako langileak.

