MUSIKARI TXIKIAK TAILERRA

Burlata-Atarrabiako “Hilarion Eslava” udal musika eskolan seigarren urtez antolatuko dugun ikastaroaren berri eman nahi dizuegu.

Ikastaroa Aralar Udal Musika eskolako irakasleak eskainiko dute.

Aralar Udal Musika Eskola ikastetxe ofiziala da zeina Lekunberriko udaletxearen menpe dagoena eta eskualdeko beste 10 udaletxeei musika hezkuntzaren zerbitzua eskaintzen dien erakundea da. 

“Proiektua modu integralean bideratzen dugu. Txikienekin hasi eta adinean mugarik ez duen hezkuntzaren aldeko hautua egiten dugu, etapa bakoitzak dituen ezaugarrietan oinarritzen baikara. Hori horrela, pertsonaren heziketan musikak dituen onurak baliatuz, heziketa integral bat eskaintzearen apustua egiten dugu.

Orain zenbait urtetik hona, Nafarroako hainbat musika eskoletan “Musikari Txikiak” Tailerra eskaintzen ari gara.

Zergatik  tailerra?

Guztiz ezagunak dira musikak umeen garapenean dituen onurak adierazten dituzten ikasketak.  Azken ikerketek frogatu dutenez,  haurdunaldiko 18.astean umekiaren entzumena  heldutasunera iritsi  da. Soinuei jartzen dion arreta handia da eta  estimulu honekiko duen erantzuna azkarra.

Badakigu ere, umearen bizitzaren  lehenengo urtetan  garunaren garapena oso garrantzitsua  dela. Bizkorren ikasten duen garaia da eta  adituek azpimarratzen dutenaren arabera, adin hauekiko izan beharreko atentzioa funtsezkoa  da etorkizuneko heziketan.

Musika da hain zuzen ere,  garapen honetan lagungarri izango zaigun  tresna paregabea: orekaren garapenerako mesedegarria da, mugimendu eta hizkuntzaren garapenerako lagungarri da eta guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetzeko aukera zoragarriak eskaintzen dizkigu.

Bestalde,  jaiotzen garenetik dakartzagun berezko ahalmen eta ikasketarako gaitasunen estimulazio goiztiarrak, modu positibo eta naturalean baldintzatuko du musikarekin dugun harremana.  Gure lana, besteak beste, musikarekiko harreman estua eta sakona erraztuko dituen erreminta eta trebetasunak lantzea izango da: musikarekiko harreman naturala, beldurrik gabekoa eta bizitza osorako izango dena jorratu nahi dugu.

Nori zuzendua?

  • 2019ko azarotik 2022ko apirila arte jaiotako haur eta hauen gurasoei.
  • Urte bat baino gutxiago duten haurren kasuan, izena ematen dutenen arabera, tailerrean parte hartzea baloratuko da.

Hizkuntza?

  • Erderaz edota Euskeraz (Inskripzio kopuruaren arabera)

Zer eta nola landuko da?

  • Musikaren, jokoaren eta esperimentazioaren bidez gorputza eta ahotsaren jabetza 
  • Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazio txeratsua (afektiboa) .
  • Tailerren ikuspen globala oso zabala da, bertan ikasleen kapazitate espresiboak, musikalak, intelektualak eta motrizeak garatuko dira.
  • Kantuen errepertorio egokia

Nork eskainiko ditu?

  • Jada horrelako lantegietan esperientzia duen Unai Artola irakasleak.

Eskainiko diren plazak:

  • Mugatuak izango dira  (12 haur).
  • Izen-emate hurrenkeran onartuko dira.

Lantegiaren iraupena, datak eta tokia:

  • 4 saio izango dira, azaroaren 11, 18, 25 eta abenduaren 2. Tailerra arratsaldeko ordutegian ospatuko da, eta orduak izena emateko epea bukatu eta gero zehaztatuko da. Izena emateko orria hilarioneslava.com web gunean edo eskola bertan aurkitu ahal izango duzue.

Prezioa:

  • 50 euro guztira  (4 saioak + audio-letra materiala).

Interesatuek:

  • Izena emateko orria helbide honetara bidali: hilarioneslava@hilarioneslava.net edo eskolako atezaintzan utzi (San Juan kalea 18, Burlata).
  • Telefonoz deitu: 948 23 23 71

Aurre-inskripzio epea :

  • Azaroaren 4a arte (Soilik izen ematea /Ordainketarik ez).

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s