Kaixo guztiei!
Joan den ostiralean musikari txikiak tailerraren azkeneko saioa izan genuen gure musika eskolan. Lau ostiraletan zehar antolatutako tailerra izan da, musika haur txikitxoei hurbiltzeko helburuarekin. 29 haur hartu dute parte beraien gurasoekin eta hortxe egon dira denak dantzan, abesten, jolasten, etabar… Dirudienez asko gozatu dute musikarekin izandako esperientzia honekin eta hori izugarri pozten gaitu. Hona hemen argazki batzuk.
Laister arte!
Hola!
Este pasado viernes nuestros pequeños músicos celebraron la última sesión del taller que venían realizando durante cuatro viernes seguidos, con el objetivo de acercarles a la música. Han sido 29 los niños participantes con sus padres y parece que han disfrutado de lo lindo cantando, bailando y jugando con la música… Y eso nos alegra un montón. Aquí os dejamos unas fotos.
Hasta pronto!