Oporretara goaz! ¡Nos vamos de vacaciones!

Kurtsoa amaitu da eta Musika Eskolako ateak itxiko dira irailera arte. Lan ederra egin dute gure trikitilariek eta merezitako atsedenaldia hartuko dugu. Saiatu gara musika eramaten bai kaleetara, bai gure kontzertuetara…eta horrela jarraitzea espero dugu. Musika bizirik jarrai dezala!

El curso ha llegado a su fin y las puertas de la Escuela se cierran hasta Septiembre. Nuestros y nuestras “trikitilaris” han hecho un buen trabajo y ahora toca darse un respiro y descansar. A lo largo de estos meses hemos llevado la música a las calles y cómo no, a nuestros conciertos…y esperamos que siga siendo así. Que la música siga viva!

21-22 Musika Lengoaia taldeen ordutegiak/Horario grupos de Lenguaje Musical 21-22

Destacado

Familia agurgarriak,

Hemen dituzue datorren ikasturterako izango diren musika lengoaia taldeen ordutegiak. Aldaketak eskatzeko beharra izanez gero, irailan horretarako izango den egunean atendituko zaituztegu (irailaren 2a).

Ongi izan.

Estimadas familias,

Estos son los horarios de los grupos de lenguaje musical para el próximo curso. En caso de necesitar solicitar un cambio, os atenderemos en septiembre en el día habilitado para ello (2 de septiembre).

Un saludo.

L. Musical 1º

L. Musical 2º

L. Musical 3º

L. Musical 4º

L. Musical 5º

L. Musical 6º

Séptimo

Preparación paso de grado

Formación musical

Concierto colaboración con ANAO/ANAOrekin elkarlan kontzertua

Egun on! Aspaldi gabiltza hemendik barna elkar ikusi gabe. Eguneroko jarduerak gure sare sozialetan elkarbanatzen ditugu, eta webgunea gauza bereziendako eta informazio ofiziala zabaltzeko erabiltzen dugu.

Baina joan den ostiralean kontzertu benetan berezia ospatzeko aukera izan genuen. Anao elkartea (asociación navarra de amigos del órgano) gurekin kontaktuan jarri zen José Luis Echechipiaren bidez (organo jole ezaguna eta eskolako bi ikaslen aita) elkarren artean kontzertu bat prestatzeko. Gure eskolako zenbait ikasle hartu zuten parte: txistu, flauta, metalak, saxofoiak, gaitak, biolinak eta eskolania, organoak lagunduta. Errepertorio berriak eta ezberdinak jotzeko eta abesteko aitzaki ederra izan zen, beraz esperientzia aberasgarria izan zen benetan.

Hementxe uzten dizkizuegu argazki batzuk eta eskolak YouTuben duen kanalean, zenbait bideo ikusteko aukera izango duzue.

Ongi izan!

Buenos días! llevamos tiempo sin vernos por nuestra web. Ya sabéis que nuestra actividad cotidiana está compartida en nuestras redes y que nos reservamos la web para ocasiones especiales e información oficial.

Pero el pasado viernes tuvimos la oportunidad de participar en un concierto especial. La asociación ANAO (asociación navarra de amigos del órgano) se puso en contacto con nosotros a través de José Luis Echechipía (gran organista y padre de alumnos de la escuela) para preparar un concierto en colaboración. Mucho alumnado de nuestra escuela participó: txistu, flautas, metales, saxofones, gaitas, violines y la escolanía, todos ellos acompañados por el órgano. Fue una ocasión perfecta para probar nuevos repertorios y canciones, por lo que la experiencia fue muy enriquecedora.

Os dejamos unas fotos de recuerdo, y en el canal de YouTube de la escuela podréis ver algún vídeo de la ocasión.

Un saludo!

2021-22 ikasturterako matrikulazio kanpaina berria/Campaña de matriculación para el curso 2021-22

Egun on!

Hurrengo ikasturterako matrikulazio kanpaina berria erakutsi nahi dizuegu. Kolorez beteriko irudiak dira, eta alaitasuna iradokitzen dutela uste dugu!!

Beraz, hementxe aurkituko duzue izena emateko epea eta gure eskolan dagoen ikasgai eta instrumentuen eskeintza.

Anima zaitezte!

Buenos días

Os presentamos la campaña de matriculación para el próximo curso. Son imágenes llenas de color y muy alegres, o por lo menos eso nos sugieren!!

Así que aquí encontraréis el plazo para las preinscripciones y toda la oferta de asignaturas e instrumentos que hay en nuestra escuela.

Animaos!

Eguberri On/Feliz Navidad

Eguberria hemen da eta berarekin batera, urte bukaera. Denontzat ahazten zaila izango den urtea. Bizi izan dugun egoera fikziozkoa zirudien, sei hilabete lehenago inork ez luke horrelakorik imajinatuko. Gure bizitzako arlo guztietan izan du eragina: familia, osasuna, lana, harremanak… Oso txikiak eta babesgabeak sentitu gara gure kontrolpetik ihes egiten zuen egoera honetan, baino bestalde, gogor egin behar izan diogu gure buruari aurrera egiteko. Lehen egunerokoak ziren gauzak baloratzen ikasi dugu, besarkadak, muxuak, kontaktu fisikoa, arpegien adierazpena… Urte honek eskarmentu ederra eman digu.

Beraz, guretzat plazerra izan zen joan den asteartean Eguberri Kontzertua zuekin ospatzea. Arratsalde horretan alaitasun pixka bat eskeintzen ahalegindu ginen guk hobekien ezagutzen dugun moduan, hau da, musikaren bidez. Eta gurekin batera gozatzea lortu bagenuen, pozik egongo gara.

Eskolatik besarkada bat bidali nahi diegu maite duten pertsona bat galdu duten familiei. Ezin ditugu asmatu kontsolatzeko hitzak, baino orain dela gutxi gogorarazi ziguten bezala, hitzak aurkitzen ez ditugunean, hortxe dago musika. Beraz musika zabaltzeko gure lanari eutsiko diogu, beti gure ondoan izateko, batez ere gehien behar dugun uneetan.

Agurtzeko, kontzertuaren prestakizunean egindako argazki batzuk uzten dizkizuegu, baita talde bakoitzaren bideo bat. Besteak eskolak YouTuben duen kanalean aurkitu ahal izango dituzue https://www.youtube.com/channel/UCXVoCPF8-13IDCsmDps7JQg

Jai zoriontsuak izan, modu batez edo bestez.

Zaindu, datorren urtean elkar ikusiko dugu.

Ya ha llegado la Navidad, y con ella se acerca el final de este año. Un año que nos ha marcado a todos/as. Nos hemos visto inmersos en una situación que parecía de película y que no nos hubiéramos creído si nos lo hubieran contado seis meses antes. Hemos visto afectadas nuestras vidas en prácticamente todas las facetas posibles, a nivel familiar, de salud, laboral, social… Lo pequeños e indefensos que podemos sentirnos en algunas situaciones ante las que no tenemos control alguno, y a la vez, lo fuertes que podemos ser al afrontarlas e intentar sacar algo positivo y aprender. Hemos aprendido a valorar tanto las cosas que antes dábamos por sentadas como los abrazos, los besos, el contacto con las personas, la expresión de nuestras caras… En fin, un año duro que nos ha dado una buena lección.

Por todo esto, el poder celebrar el Concierto de Navidad este pasado martes, fue para nosotros/as un verdadero placer. Durante esa tarde hicimos todo lo que pudimos para intentar aportar un poco de alegría de la mejor manera que sabemos, y es mediante la música. Y si conseguimos hacer que disfrutarais de ello tanto como nosotros/as, habremos conseguido nuestro objetivo.

Desde la escuela queremos mandar un fuerte abrazo de todo corazón a todas las familias que hayáis perdido un ser querido. No existen palabras que den consuelo, pero como hace muy poco nos recordaron, cuando faltan las palabras, ahí está la música. Así que seguiremos con nuestra labor de difundir la música para que siempre nos acompañe, sobre todo, en los momentos en los que más la necesitemos.

Para finalizar, os dejamos unas fotos de la preparación del concierto y un video de cada agrupación participante. El resto podréis encontrarlos en nuestro canal de YouTube https://www.youtube.com/channel/UCXVoCPF8-13IDCsmDps7JQg

Os deseamos unas felices fiestas de cualquiera de las maneras en las que podáis celebrarlas.

Cuidaros mucho, nos vemos el año que viene.

Escolanía
Grupo de cuerda
Txistu eta akordeoi taldea
Big band
Ensemble de percusión
Orquesta